ONGI ETORRI BASERRIRA! ate irekien jardunaldien 2024 edizioa

ONGI ETORRI BASERRIRA! 2024 ate irekien jardunaldien irudia

Eskuartean duzu ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimenaren bederatzigarren edizioa, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea.

Uztailak 5 eta 6 Gipuzkoa eta Bizkaiko baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.

ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimena bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, bertako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko.

Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak. Goza itzazu!

uztailak 05 ostirala
EUSKARAZ

uztailak 05 ostirala
GAZTELERAZ

uztailak 06 larunbata
EUSKARAZ

  • Aralar: Esnaurreta borda (ardiak eta gazta). Joseba Insausti artzainaren txabolara joango gara, bere bizimodua eta gaztagintza ezagutzeko. Mendiko ibilibide nahiko luzea da. Mendirako arropa eta oinetakoak eraman eta bide batez, ogitartekoa eta edaria. Bereziki, jende helduarentzat. BETETA!
  • Donostia: Pokopandegi baserria (esne behiak eta GOENAGA yogurra). BETETA!
  • Ordizia: Arramendi baserria (esne behiak eta ardiak).
  • Tolosa: Balerdipeko Erleak (eztia, polena, erregin jalea, kandelak eta propolia). Erlezainaren buzoa jantzi eta erleak gertutik ikusi eta eztigintzaren magia ezagutu.

uztailak 06 larunbata
GAZTELERAZ

Antolatzailea:

ENBA