Tolosako FRONTON Jatetxea

Tolosako FRONTON Jatetxea

Tolosako FRONTON Jatetxea, Roberto Ruiz sukaladariak maisuki gidatutako jatetxe zoragarria da. Bertako produktuan oinarritutako sukaldaritza eskeintzen dute eta baserritarrekin elkarlan leiala daramate eta horren islada da, aldi oro, bai beren karta bai bere webgunean, argi asko azaltzen dutela bezeroari eskeintzen zaion elikagaien atzean dauden ekoizleen izenak.

Tolosa Gourmet

Tolosa Gourmet

Tolosa Gourmet programa Tolosaldeako 10 jatetxek osatzen duten urteko egutegia da non hilero, oinarri gisara produktu bat hautatuz, bezeroentzat aukera gastronomiko zabala eta anitza eskeintzen duten.

Diámetro 200 Jatetxea

Diámetro 200 Jatetxea

Diámetro 200 jatetxea ORONA enpresako egoitzan kokatuta egon arren jende guztiarentzat zabalik dago. Jatetxearen jatorria ORONA enpresak garapen jasangarriarekin duen konpromezuan dago eta beren langileak bertako eta garaiko produktuekin elikatzeko apustuan.

Antolatzailea:

ENBA