Aurtengo ate irekien iahardunaldian parte hartze desberdinak saritu nahi izan ditugu bi zozketa hauekin:
Albisteak
BELLOTA Agrisolutions, nekazal munduarekin lotura historikoa izandako eta egun duen enpresa legazpiarra izango da aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRA (OEB!2018) jardunaldietako babesle nagusia eta elkarlanaren hitzarmena sinatu zuten Eduardo Urrestarazu, BELLOTA Agrisolutionseko arduraduna, eta ENBAko presidentea den Iñaki Goenaga.
Iada zehaztu berri da aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRA! izeneko ate irekietako ihardunaldiak Uztailaren 6 eta 7an ospatuko direla. Egun hauetan hogeitamarka baserrietako ateak zabalduko ditugu, baserrian nola bizi eta lanegiten dugun interesa duen ororentzat.
Pasa den ostirala ahaztea nahiko zaila izango da Euskadiko esne sektorearentzat, Bilboko erdigunean bizitu bait zen esne kontsumoa sustatzeko aspaldian egin den ekitaldirik ederrena. Goizean, Hotel Domineko aretoa, lepo bete zen, bai EHUko Bittor Rodriguez, Elikagaien Zientzia eta Teknologian Doktorea, bai CSICeko Javier Fontecha ikerlariaren hitzaldiak entzuteko. Hitzaldi hauen bitartez, esneak gure osasunerako dituen onurak azaltzeaz gain, esne kontsumoaren aurka botatzen diren gezurrak edo esamesak argitzen jardun ziren.
Beasaingo Mikel Etxeberria Okariz biologoak idatzitako "UDARA BAT ARDIEKIN, SENARI JARRAIKA" izenburuko artikuluak irabazi du CAF-ELHUYAReko NEIKER-Tecnalia saria.
Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bateginik, “NATURA, BASERRIA eta HIRIA, elkarren arteko begiradak” izeneko mahaingurua antolatu du ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenak, hain zuzen ere, baserria eta hiria gerturatzeko ENBA nekazal sindikatuak sustaturiko ekimenak.
Azken hamarkadetan gure txakolingilek egindako lan onaren fruituak bereganatu nahiean ibili da haibat jende, hemendik kanpokoak gehienak eta jendea nahastutzeko asmoz, txakolina izenarekin heuren ardoa merkaturatzen ibili dira.
Euskaldunontzat Errezil sagarra oso maitatua eta estimatua da. Hori dela eta, orain aste batzu aurkeztu zuten Errezilen Ibarbia-sagarra Errezilen liburuaren berri eman nahi dizugu, Errezil Sagarra elkarteak sustatua eta Iñaki Iurrebaso iidazleak idatzia aurrez herriko 30 baserritarrei egindako inkestetan jasotako datuekin.
Asteartean, San Anton Eguna da eta herriko plazan goizeko 12,15tatik aurrera, usadioari jarraituz, txakolin uzta berria aurkeztuko du Getariako Txakolina jatorri izenak. Urtero bezala, gastronomiaren, euskal kulturaren eta txakolinaren alde lan egin duten pertsonak edo eragileak omenduko dituzte, eta aurten Luis Irizar Sukaldaritza Eskola eta surf egokituko munduko txapeldun Aitor Frantzesena izendatuko dituzte Mahasti Jaun.
Atzo, Urtarrilak 9, Donostiako Kursaal Jauregian aurkeztu zuten Euskal Sagardoa jatorri-deituraren marka irudi berria eta bertan izan ziren bai sagar ekoizle bai sagardogileak hiru lurraldeetako agintariaz lagunduta.
Eneko Atxa, Larrabetzuko Azurmendi jatetxeko sukaldari ospetsua (Amorebieta-Etxano, 1977) hautatu dute aurtengo Txotx bolada zabaltzeko eta honenbestez, urtarrilaren 11an gauzatuko den ekitaldian, lehenik Sagardoetxean sagarrondo bat landatuko du eta gero, Astigarragako Zapiain sagardotegian, txotx bolada zabalduko du.
- IDIAZABALek artzaien maila gorena aitortu die publikoki
- Basque. Territorio creativo, azken 40 urteetako euskal sukaldaritzaren ibilbidea jasotzen duen liburua aurkeztu dute
- Urtarrilaren 11an zabalduko da Astigarragan 2017ko TXOTX Bolada berria
- Baliabide urriko pertsonentzat, Elikadura osasuntsu eta jarduera fisikoaren gida
- Baserrian amets, baserrira hurbilduko zaituen antzezlana
- Bizkaiko Txakolinak bere kotraetiketa aldatu du
- Arabako Babarrun Arrozina, Eusko Labeleko azken bitxia
- GURE KARTA: ostalari gipuzkoarrek bertako produktuak hobeto identifikatuko dituzte beren karta eta menuetan
- MAUSITXA, munduko 50 elikagai onenen artean izendatua
- International Cheese Festival ospatuko da Donostian