Hemen da ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenaren 10. edizioa, hain zuzen ere, uztailaren 4an eta 5ean.
Aurtengoan 20 baserritako ateak zabalduko ditugu bai Gipuzkoan eta Bizkaian baina baita ere, lehenbizikotz, Araban.
Izena emateko epea ekainaren 18an zabalduko da eta ekainaren 29 arte (barne) izango da aukera baserritako bisitetan izena emateko.