ONGI ETORRI BASERRIRA! izeneko ate irekien ihardunaldiak 2014 urtean hasi ziren ENBA nekazal elkartearen bultzadaz eta lehen urtean, 8 baserrik heuren etxeetako ateak zabaldu zituzten beren eguneroko bizimodua ezagutzera eman eta bide batez, nekazal iharduerak berarekin eragiten duen onurak ere ezagutzera emateko (paisaia, lurraldea, elikadura segurtasuna, kalitatezko elikagaiak, kultura, etb).

ate irekien ihardunaldiak

8 baserrirekin hasitako ibilbidea, urtez urte, hazitzen joan da bai baserritar bai bisitarien kopuruari dagokionean eta hala, 2016 urtean, 25 baserrik eta 450 bisitariek hartu zuten parte.

Ekimena zure gustokoa bada, izan zaitez erne Ate Irekietako Ihardunaldiak Uztailaren haseran ospatzen baitira.

Antolatzailea:

ENBA