ONGI ETORRI BASERRIRA! ate irekien jardunaldien 2019 edizioa

ONGI ETORRI BASERRIRA! 2019 ate irekien jardunaldien irudia

Baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lanak egiteko asmoz, orain 5 urte, 2014. urtean, ENBA sindikatuak Gipuzkoako 8 baserrietako ateak zabaltzea erabaki zuen, etxeko ateak zabalduaz, ekoizle eta kontsumitzaileenganako harremana sendotu eta estutu nahiean, honenbestez, NIREA ekimenean atxikia da.

Eskuartean duzu ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimenaren seigarren edizioa, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea.

Uztailak 5 eta 6 Gipuzkoa eta Bizkaiko baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.

ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimena bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, bertako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko.

Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak. Goza itzazu!

uztailak 05 ostirala
EUSKARAZ

uztailak 05 ostirala
GAZTELERAZ

uztailak 06 larunbata
EUSKARAZ

uztailak 06 larunbata
GAZTELERAZ

Antolatzailea:

ENBA