Ongi Etorri Baserrira! ekimena baserria eta hiriaren munduen arteko zubigintza lanak egin nahi dituen webgunea da. ENBAtik, susutatzaileak garen neurrian, uste dugu elkarren arteko ezagutzak baserritarren lana balioesteko balioko duela, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko loturak indartzeko eta bide batez, euskal gizartean, elkarbizitzen garen landa eta hiritar izaerak estutzeko.
ENBA beren lurrak lantzen eta beren abereak gobernatzen dituzten baserritarrez osaturiko elkartea da, nahiz etxekoekin nahiz kanpoko langileren batekin, eta honenbestez, geuk gara gure produktuak kontsumitu eta gure ondoan bizi diren bizilagunekin loturak areagotzeko interes haundien dugunak.
Baserria ezagutzeak, gure ustean behintzat, baserritarron lana gehiago baloratzeko balioko du bai elikagaien ekoizpena bai gizartearen onerako lantzen dugun lurraldea, paisaia, bioaniztasuna, bertako arrazak, etb. zaintza.
Baserritarra izan nahi dut
Zure nahia baserritarra izan, elikagaiak ekoiztu eta naturarekin bateginik bizitzea bada, leku aproposean sartu zara ENBAtik aholka bait zaitzakegu baserritarra izateko eman beharreko urratsen inguruan:
- Beharrezkoa den formazioa eskuratzea
- Aurrez izango ez bazenu, lurra eskuratzea
- Baserrian txertatzeko instalakuntza berriak ahalbideratzen dituen Gaztenek 2020 prozedurari buruzko informazioa
- Baserrira hurbiltzeko bekak, finantz laguntzak
- Berez hain konplexu den nekazal munduan aurrera ateratzeko informazioa
Gaztenek euskal administrazioek (Jaurlaritza eta Aldundiak) nekazaritzatik bizi nahi duten gazteak bideratzeko duen prozedura da, hain zuzen ere, Europako Batasunako lehen instalakuntzarako jasotzeko aukera eskeintzen duena.
Prozedura honetan zure enpresa proiektua egiten aholkatuko dizun tutorea egokituko zaizu, berak aholkatuko dizu eskuratu beharreko formazioa eta finatziazioaz eta azkenik, monitore baten bitartez, zure kasa ipini arteko jarraipena egingo dizute.
Nekazal fomazioa, arautua edo etengabeko formazioa izan daiteke, araututakoa Euskadiko hiru nekazal ikastetxetan eskeintzen da (Fraisoro, Derio eta Arkaute) eta etengabekoa, hainbat gai eta eta tematika zabala jorratzen duen ikastaro sortaz osatzen da, baita ere nekazal ikastetxeetan eskeintzen dena, edozein adineko jendeari.
Aipagarria da ere, Arantzazuko Artzain Eskolan eskeinitako etengabeko formazioa non artzainak izan nahi duten gazteentzat ikastaro intentsiboa eskeintzen den.