ONGI ETORRI BASERRIRA! ate irekien jardunaldien 2022 edizioa

ONGI ETORRI BASERRIRA! 2022 ate irekien jardunaldien irudia

Eskuartean duzu ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimenaren zazpigarren edizioa, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea.

Uztailak 8 eta 9 Gipuzkoa eta Bizkaiko baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.

ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimena bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, bertako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko.

Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak. Goza itzazu!

uztailak 08 ostirala
EUSKARAZ

uztailak 08 ostirala
GAZTELERAZ

uztailak 09 larunbata
EUSKARAZ

  • Aralar: Beltzulegi txabola Segurola artzain familiaren txabolara joango gara, bere bizimodua eta gaztagintza ezagutzeko. Oinez 2 ordutako igoera da eta beste hainbeste beherantza. Mendirako arropa eta oinetakoak eraman nahiz ogitartekoa eta edaria. Bereziki, jende helduentzat..
  • Beizama (9): Urkizahar baserria (mahastiak eta txakolin ekologikoa).
  • Dima: Fidel Abans ganadutegia (okelarako behiak).
  • Ordizia: Arramendi baserria (esne behiak eta ardiak). Haur tailerra.
  • Zarautz: Baso Beltz baserria (barazkigintza) .

uztailak 09 larunbata
GAZTELERAZ

Antolatzailea:

ENBA