2016 urtea, urte borobila izan da Idiazabal gazta ekoizten duten artzaientzat bai lortutako sari kopuruari begiratuz gero, guztira 112 sari 54 gaztandegien aldetik, baina baita ere, azken urteetako ekoizpen makaldiari aurre egin eta gorantza egin delako, aurtengo 1.230.000 kilo baino zertxobait gainditu delako.
Albisteak
Basque. Territorio Creativo liburua euskal sukaldaritzaren azken 40 urteei buruzko azterketa osatuena da, alegia, munduan gastronomiaren erreferente ukaezin bihurtu delako aldiari buruzkoa. Arrakasta horren adierazgarri dira Euskadin dauden 29 Michelin izarrak: per capita Michelin izan kopuru handiena duen munduko eskualdea da.
Urtarrilaren 11an, Astigarragan, zabalduko da 2017ko Txotx Bolada berria, Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, ospatuko den “XXIV. Sagardo Berriaren Eguna 2017″ jaiarekin eta hortik aurrera, sagardo berria dastatzen hasteko aukera izango dugu.
Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hamaikagarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsua eta jarduera fisikoaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini
asmoz. Aurtengoan “Bizi d´elikatuz...eta mugituz!!!, elikadura eta jarduera fisikorako ohitura egokiak baliabide urriko pertsonentzat gida, izango da kanpainaren protagonista
Amets neska gazte bat da. Patatak eta arrautzak dendatik datozela uste du. Amonarekin asteburua pasa eta gero, ordea, elikagaiak nondik datozen ikasiko du. Ametsek gure lurra, baratzea eta abereak ezagutuko ditu baserrian. Garaian garaikoa eta bertakoa jan egin behar dela ere ikasiko du.
Bizkaiko Txakolina bere kontratiketa berria estreinatzen ari da. 2016ko uztatik aurrerako txakolin botilak etiketa berriekin agertuko dira merkatuan. Etiketa hauek modernoagoak eta argiagoak izango dira. Kontsumitzaileak errezago ikusiko du, begirada batean, erosten duen Bizkaiko Txakolinaren botilaren urtea, jatorria eta kalitate zigilua.
2016 urtea Lekaleen Nazioarteko Urtetzat izendatu dutela etea, orain gutxi Arabako Babarrun Arrozina jendaurrean aurkeztu zuten ekoizleen partetik Garlan Kooperatibako arduradunak eta agintariek partehartutako ekitaldian. Arabako Babarrun Arrozina Eusko Labelpean onartutako azken lekalea da, Gernika, Tolosako eta Arabako Babarrun Pintaren atzetik.
"Gure Karta" Proiektua Gipuzkoako ostalaritza elkartea eta eusko jaurlaritzaren nekazaritza sailaren proiektu berria, euskadiko produktu eta edarien presentzia eta identifikazioa sustatzeko establezimenduen karta eta menuetan Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, "Kalitatea" planaren barnean aurkitzen da Gure Karta.
Kalitatearen helburu nagusienetako bat Gipuzkoako ostalaritza kolektiboaren artean bertako kalitatezko produktuen kontsumoa areagotzea eta produktu horien kontsumoa goi-mailako gastronomiara soilik ez mugatzea da, baizik eta gure eguneroko ostalaritza-eskaintzako establezimenduetan modu orokorrean erabiltzea.
Elgoibarko Mausitxa baserrian Ansola sendiak ekoiztutako ketutako gazta bat munduko 50 produktu onenen artean aukeratu dute, Londonen ospatzen den Great Taste sarietan.
Mausitxa Idiazabal Jatorrizko Izendapen barruan dagoen gaztandegia da eta aurrez izaniko hainbat sariaz gain, nazioarteko aitorpenak sekulako bultzada eman dio Gipuzkoako Deba Barrena eskualdeko artzain sendiari.
+ info
Gazta zalea bzara, azaroaren 16,17 eta 18an xaguek baino gehiago zatuko duzu Donostian, mundu mailako gastronomi ekitaldia den International Cheese Festivalaren egoitza bertan izango baita.
Festibala, ARTZAI GAZTA elkarteak antolatua, gaztagintza eta artzantzaren inguruko hainbat ekitaldi bilduko ditu hala nola gaztarekin bategiten duten produktuak agertuko duen Showcooking, ekoizle eta kontsumitzaileen bilgune izango den Gazta Market, nazioarteko 3.000 gazten erakusleihoa, jatorri izendapenen foroa, munduko gazta sari garrantzitsuena den World Cheese Awards sariaren 28 edizioa, etb.
Lekua: Donostia - Kursaal
- Data: Azaroak 16-18
+ info
FAO, Elikadura eta Nekazaritza Erakundea Nazio Batuen Erakundeko agentzia espezializatua da, bere helburu garrantzitsuena nazioartean gosearen aurkako lana gidatzea delarik eta 2016 urtea Lekaleen Nazioarteko urtea izendatu du, bere ustean elikagai talde hau (babarruna, garbantzua, dilista, etb) oso elikagarria, osasuntsua eta ekonomikoki erraz eskuratzeko moduko, gizarteko jende gehienarentzat.