Hautatu hizkuntza

Zabaldu dugu ONGI ETORRI BASERRIRAren 11garren edizioa, baina kontuz, izena emateko epea Ekainaren 30ean amaitzen da

Zabaldu dugu ONGI ETORRI BASERRIRAren 11garren edizioa, baina kontuz, izena emateko epea Ekainaren 30ean amaitzen da

Eskuartean duzu ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimenaren hamaikagarren edizioa, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea.

Uztailaren 3an eta 4ean  Gipuzkoa eta Bizkaiko baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.

ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimena bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, bertako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko.

Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak. Goza itzazu!

Izena emateko epea ekainaren 30ean amaitzen da.

Bisitatu ditzazkezun baserri zerrenda ikusi eta aukeratu ondoren, izena emateko, sar zaitez ONGIETORRIBASERRIRA.EUS webgunean

Antolatzailea:

Euskal Nekazarien Batasuna

Babeslea:

Laboral Kutxa

Laguntzaileak:

BasatxerriEuskaberEusko labelGure lurreko merkatuaHaziKaikuLumagorriNekaturNirea Itsaslur