Nekatur bonoa eta basatxerri urdaiazpikoaren zozketaren emaitza

Nekatur bonoa eta basatxerri urdaiazpikoaren zozketaren emaitza

Aurtengo ate irekien iahardunaldian parte hartze desberdinak saritu nahi izan ditugu bi zozketa hauekin:

BELLOTA Agrisolutions izango da 2018ko Ongi Etorri Baserriaren babesle nagusia

BELLOTA Agrisolutions izango da 2018ko Ongi Etorri Baserriaren babesle nagusia

BELLOTA Agrisolutions, nekazal munduarekin lotura historikoa izandako eta egun duen enpresa legazpiarra izango da aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRA (OEB!2018) jardunaldietako babesle nagusia eta elkarlanaren hitzarmena sinatu zuten Eduardo Urrestarazu, BELLOTA Agrisolutionseko arduraduna, eta ENBAko presidentea den Iñaki Goenaga.

Adi, uztailaren 6 eta 7an ospatuko baita aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRA!

Adi, uztailaren 6 eta 7an ospatuko baita aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRA!

Iada zehaztu berri da aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRA! izeneko ate irekietako ihardunaldiak Uztailaren 6 eta 7an ospatuko direla. Egun hauetan hogeitamarka baserrietako ateak zabalduko ditugu, baserrian nola bizi eta lanegiten dugun interesa duen ororentzat.

Esne tantaz tanta Bilboraino iritsi zen oholde txuria

Pasa den ostirala ahaztea nahiko zaila izango da Euskadiko esne sektorearentzat, Bilboko erdigunean bizitu bait zen esne kontsumoa sustatzeko aspaldian egin den ekitaldirik ederrena. Goizean, Hotel Domineko aretoa, lepo bete zen, bai EHUko Bittor Rodriguez, Elikagaien Zientzia eta Teknologian Doktorea, bai CSICeko Javier Fontecha ikerlariaren hitzaldiak entzuteko. Hitzaldi hauen bitartez, esneak gure osasunerako dituen onurak azaltzeaz gain, esne kontsumoaren aurka botatzen diren gezurrak edo esamesak argitzen jardun ziren.

Antolatzailea:

ENBA