Errezeta honekin ez duzu etxetik atera beharko taloa jateko, zure sukaldean bertan prestatuko baituzu.
Osagaiak:
Taloa egiteko:
- Arto irina, 350 g (+ beste 50 g, gero luzatzeko)
- Ur epela, 250 ml
- Gatz pixka bat
Gainerakoak:
- Txistorra, 200 g
- Behi-gazta, 100 g
- 4 arrautza
- Olioa
- Gatza
Prestaketa:
- Arto irinari gatza gehitu. Pixkanaka ura gehitu eta ondo nahastu orea eginez.
- Orea 30 minutuz bere horretan utzi.
- Txistorra zatitu.
- Zartaginean olio tanta bat bota eta txistorra zatiak bertan frijitu.
- Zapi umel baten gainean ore bolak egin eta ondo zabaldu.
- Ondoren, zartaginean pare bat buelta eman.
- Labea piztu 160 gradutan.
- Labeko erretilu batean taloak jarri, txistorra zatiak gainean jarri eta gazta zatiak gehitu.
- Eta laberatu.
- Amaitzeko, arrautza pare bat frijitu eta taloak labetik atera.
Info +
- Errezetaren bideoaren jatorria: TXORIENE (ETB).