Adarrapi baserriko landa

ADARRAZPI, gazta famili zabala zure etxekoentzat

Adarrazpi 2005an sortutako ardi latxa artegia da, Urnietako Goiburu auzoan kokatutakoa. Maneju estentsibo bat egiten dugunez, artaldea neguan Urnietan bazkatzen da eta udaran Aralarren.

Esneki guztiak (esnea, mamia, gazta freskoa, gazta xamurra, nata gazta, gazta krema eta Idiazabal gazta) gure etxeko esnearekin eginda daude eta, gaztandegian bertan eta goizero Donostiako San Martin azokan aurki ditzakezu. Hostalaritzara zuzendutako banaketa ere badigu donostialdean astean bitan.

Egunero bisita gidatuak egiten ditugu gaztandegira, gure produktuak nola egiten ditugun ikusteko eta dastaketa egiteko aukerarekin, beti aldez aurretik deituta tno honetara 626786750.

ESNEA: Ardi latxaren esne gordina. Oso egokia bezeroak bere mamia, kroketak, flanak, etab. Egiteko.Gaztandegian bertan, edo goizero Donostiako San Martin azokan erosi dezakezu

MAMIA: Ardi latxaren esne pasteurizatuarekin, gatza eta arkume gatzagiarekin elaboratua.

Gaztandegian bertan, edo goizero Donostiako San Martin azokan erosi ditzakezu. Oso egokia, postre bezela dastatzeko, naturala, azukre edo eztiarekin.

GAZTA FRESKOA: Ardi latxaren esne pasteurizatua, arkume gatzagi eta gatzarekin egindako gazta. Prentsatu gabekoa. 300gr.ko formatoan saltzen dugu. Naturala, eztiarekin, marmeladarekin, entsaladan, etab. Kontsumitu daiteke. Gaztandegian bertan, edo goizero Donostiako San Martin azokan erosi ditzakezu.

GAZTA XAMURRA: Ardi latxaren esne pasteurizatua, gatzaginaturala, hartzigarri laktikoak eta gatzarekin eginikoa. Salmentarako gazten pisua gutxi gora behera 1 kg-koa izaten da. Kontsumitu daiteke naturala, eztiarekin, irasagarrarekin, marmeladarekin, etab.

Gaztandegian bertan, edo goizero Donostiako San Martin azokan erosi ditzakezu.

NATA GAZTA: Esne pasteurizatu, arkume gatzagi, hartzigarri laktikoak eta gatzarekin egindako gazta. Prentsatutako gazta, 10 egun gutxienez ondutakoa. Era naturalean, irasagarrarekin, etab. Konsumitu daiteke. Urtzeko ere gazta egokia da.Gaztandegian bertan, edo goizero Donostiako San Martin azokan erosi ditzakezu.

GAZTA KREMA: Ontze ertaineko gaztarekin eta esnearekin elaboratua. Ogi xigortuarekin edo saltsa, pintxo, etab. Egiteko oso egokia.Gaztandegian bertan, edo goizero Donostiako San Martin azokan erosi ditzakezu.

IDIAZABAL GAZTA: Ardi latxaren esne gordina, hartzigarri laktikoa, gatzagi naturala eta gatzarekin eginikoa. Pasta prentsatutako gazta eta 60 eguneko ontze gutxienekoarekin. Bakarrik, pintxotan, entsaladetan, etab. Kontsumitu daiteke.Gaztandegian bertan, edo goizero Donostiako San Martin azokan erosi ditzakezu.

Antolatzailea:

ENBA