Esnea erostera goazen gehienok ez dugu oso ondo jakiten esne mota ezberdinak merkaturatzen direla, esnea beraren eraldaketan jasotako tratamendu arabera, hau da, jetzi berri den esneak zer nolako beroa eta zenbateko denboran aplikatzen zaion dago kakoa. Zenbat eta tenperatuta altuagoa eta zenbat eta denbora gehiagoz, esneak freskura galtzen du.
Esnea ona izateko, lehen lehenik, premiazkoa da jatorrizko esnea kalitate handikoa izatea eta jasotzen denetik ontziratu arte gutxieneko denbora igarotzea, ahalik eta esne freskoena lortzeko.
Merkatuan eskaintzen diren 3 esne mota nagusiak, bere tratamenduen arabera, honako hauek dira: esne pasteurizatua, uht esnea eta esne esterilizatua.
ESNE ULTRAPASTEURIZATUA
Prozesu honetan esnea 125ºC-tara jartzen da 4-6 segundu bitartean, UHT esnea baino tenperatura baxuagoan (145ºC / 4-6 seg) eta pasteurizatua baino tenperatura altuagoan (72 ºC 15-20 seg).
Tratamendu honen bidez, mikroorganismoak desagertzea ziurtatzen da, horrela esne pasteurizatua baino denbora luzeagoan kontserbatu daiteken produktu seguru bat sortzen da.
Hotzetan eta ontzi itxian mantentzen da 30 eta 60 egun bitartean.
Behin ontzia zabalduta , esnea 3 egun baino lehenago kontsumitu behar da eta hotzetan gorde behar da.
UHT ESNEA (ultra temperatura altua)
Esnea oso tenperatura altuan (145ºC) oso denbora laburrez (4-6 segundu bitartean) berotzean datzan prozesu teknologikoa da.
Beroketa denbora zenbat eta laburragoa izan, hobeto mantentzen dira produktu finalaren ezaugarri nutritiboak. Hasierako esnearekiko, ezaugarri hauek jasaten duten aldaketa minimoa da.
Giro-tenperaturan eta ontzi itxian mantentzen da 120 egunez. Behin ontzia zabalduta , esnea 3 egun baino lehenago kontsumitu behar da eta hotzetan gorde behar da.
ESNE ESTERILIZATUA, BOTILETAN
Prozesu honetan, UHT esnea baino denbora luzeagoan jartzen da (115-121ºC-tara 30 minutu bitartean).
Tratamendu honen bidez mikroorganismo eta esporak desagertarazten dira, horrela kontserbazio denbora luzeko produktu egonkor bat lortuz.
Giro-tenperaturan eta ontzi itxian mantentzen da 6 hilabetez.
Behin ontzia zabalduta, esnea 3 egun baino lehenago kontsumitu behar da eta hotzetan gorde behar da.