Aklaratzen al zara elikagaien etiketetako datarekin? Gu, ez.

Ez gara batere harritzen esaten dutenean, Europan urtero 100 milioi tona elikagai galtzen direla alferrik, eta etxean zakarretara botatako jakien herenak zerikusia dutela elikagaien etiketekin. Ez dago aklaratuko den ama-semerik, etiketetan ipintzen duen iraungitze-data edota lehentasunezko kontsumo-dataren artean zer nolako ezberdintasuna dagoen.

Hain zuzen horrexegatik ELIKArengana jo dugu eta berak dioenez “Lehentasunezko kontsumo-data” elikagaiak bere kalitate-ezaugarriak (usain, zapore eta itxura optimoak) mantentzen dituen epea da eta “Iraungitze-data” aldiz, elikagaia modu seguruan kontsumi daitekeen epea da.

consumo responsable

INFO+

Antolatzailea:

ENBA