Azken urteotan elikagaien kontsumo ohiturak asko aldatu ditugu eta joera hau fruta eta barazkien kontsumora ere heldu da. Jendeak, Felipe Medina adituak dioen arabera, produktu osasuntsuagoak nahi ditu, kalitate haundiagokoak eta joera hau, oso nabarmen hantzematen da, kontsumoa bultzatzen duten haur txikiak dituzten bikote gazteengan.