EROSKIk janari hondamenaren aurkako sentsibilizazio kanpaina soziala aurkeztu berri du; hala, kontsumo arduratsua sustatuko du. Azaroan hasita, EROSKIk fruitu eta barazki "itsusiak" salduko ditu, hau da, itxura estandar ezarrietatik kanpoko aleak baina zapore eta nutrizio aldetik kalitate berekoak. Mezu hori azpimarratzeko, EROSKIk "itsusi" hitza ezabatu egingo du, eta leloan, desberdinak izanagatik txarragoak ez direla nabarmenduko du.