Gure herriaren ondare preziatuenetarikoa gure gastronomia izanik, ondare hau ahalik eta hobeto ezagutzera emateko asmoz Euskadiko sei museo eta interpretazio zentru batu dira GASTROMUSEUMS sarean, Euskadiko produktu gastronomiko batzuk izkutatzen dituzten esentzia, tradizioa eta baloreak jendeari helarazteko helburuarekin.
Sarea honako partaideak ditu: Villa-Lucía Ardoaren erakustokia (Guardia) , Txakolingunea (Bakio), Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoa (Astigarraga), Igartubeiti Museo Baserria (Ezkio), Gaztaren Interpretazio Zentroa (Idiazabal), eta D´Elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroa (Ordizia) eta denak, Gastromuseums markaren aterkipean agertuko dira aurrerantzean eta iada, elkarlanean hasiak dira eta ibilbide konbinatu batzuk ere diseinatu dituzte, zeintzuk museotako bisitak eta experientzia gastronomiko desberdinak barneratzen dituzten.