Airetiko kablea baserrian

OngiEtorriBaserrira atarian ongietorria ematen diogu Kablegintza atalera. Ondarea azpiatalaren pean garraio tresna honek gure baserrietan izan zituen hamaika historio eta pasadizoen berri izateko aukera izango dugu.

Atal hau Xabier Eskisabelek kudeatzen du, Kablegintza.eus webguneko sortzailea eta bertan Euskal Herriko landa ingurunean airetiko kablearen azalpenak, historioak eta hamaika kontu azaltzen ditu.

 

Lehenengo artikulu honetan, teknologia honen ikuspuntu orokor bat emango dugu, etorkizuneko ataletan airetiko kablearen hamaika ikuspuntu ezezagun azalarazteko aukera izango dugu.

Airetiko kablea baserriko lanetan, azalpen orokorrak

Euskal Herriko ipar isurialdeko baserrietan ohikoak ziren garraio tresnei buruz galdetuko baligute, gehienok "gurdia" erantzungo genuke. Agian norbaitek "lerak" aipatuko luke. Askoz hurriagoak izango lirateke altzairuzko airetiko kablea aipatuko luketenak.

Gurdiek gure geografian izan zuten hedapen zabala ez izanagatik, airetiko kableak ezarri ziren guneetan gogoz erabili ziren eta ezarri zituzten baserrientzat punta-puntako aurrerapen teknologikoa izan ziren. XX. mendeko lehenengo hamarketaz ari gara.

Etxetik urrun zeuden belardietatik garoa zein belar sortak baserriko ganbaran barreneraino sartzeko erosotasun eta xamurtasunak Ataun, Malloak zein Ernioko inguruetan bere erabilpena estima handian izan zuten.

agerre haundi 01

Goikaldeko irudia eta hurrengoak, baserri batean airetiko kablearen erabilpenaren adibide praktikoa erakusten digute. Irudiok 2012ko ekainaren 12an Ataungo Agerre Haundi baserrian hartu ziren eta belar sorta eta fardoen garraioa etxeko ganbararaino nola egiten zen erakusten digute.

Erabilpena siglo XX. mendean

Bere erabilpena XX. mendeko hasierako hamarkadetan hasi zen eta bere desagerpena aldiz, Euskal Herriko landa inguruneko gizartean baserriak bere garrantzi ekonomikoa galtzearekin batera etorri zen.

Baserrietatik hurrun zeuden beladiak pinudi bihurtu zirenean eta belarra fardoetan biltegiratzeko auekra sortu zirenean, bere erabilpena ezerezean utzi zuten. Egun, ez da erabiltzen eta bere elementuak erabiltzeko moduan izango dituen instalakuntzarik aurkitzea ez da erreza.

Belarsorten prestaketa

Belarra ebaki eta lehortu ondoren egin beharreko lehenengo lana, kable bitartez garraiatu beharreko belarsoten prestaketan zetzan.

Irudi honetan, Agerre Haundiko seme dugun Xabier kable bidez garraituko den belarsorta prestatzen ikusi dezakegu.

agerre haundi 03

Belarsorta kablearengana hurbiltzen Laida eta Ekainen begiradapean...

agerre haundi 05

Belarsorta ganbarako bidean.

agerre haundi 02

Belar fardoen iritsiera Agerre Haundi baserriko ganbararaino.

agerre haundi 04

Kable honen kokapena mapa honetan ikusi dezakegu.

Bideoan bere funtzionamendua hobeto ikusi dezakegu:

<

Ikusi dezakegun bezala, bere erabilpenak ez zuen aparteko zailtasun teknologikorik: N metroko luzera zuen altzairuzko kablea, kargalekua eta deskargalekuaren arteko altuera ezberdinak eta grabitateak bere lana egiten zuen.

Hala ere, egia da egon bazeudela teknologikoki konplexuagoak ziren beste instalakuntza batzu. Hala nola, bi kable erabiliz, belarsortaren garraioaren zentzua aldatzeko aukera ematen zuten instalakuntzak. Ikusi dezagun honen adibide bat Ataunen 2014. urtean grabaturiko bideo ikusgarri honetan:

Basogintzan egurra garraiatzeko kable instalazioak ere egon ziren, batipat Nafarroako Iratin eta Pirinioetan, bainan hauetaz beste batean jardungo gara.

Antolatzailea:

ENBA