“NATURA, BASERRIA eta HIRIA, elkarren arteko begiradak” mahaingurua Ingurumenaren Nazioarteko eguna ospatzeko

“NATURA, BASERRIA eta HIRIA, elkarren arteko begiradak” mahaingurua Ingurumenaren Nazioarteko eguna ospatzeko

Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bateginik, “NATURA, BASERRIA eta HIRIA, elkarren arteko begiradak” izeneko mahaingurua antolatu du ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenak, hain zuzen ere, baserria eta hiria gerturatzeko ENBA nekazal sindikatuak sustaturiko ekimenak.

Euskal gizartean ingurumen eta naturarengana hurbiltzean baserriak eta hiriak duten jokabidea eta begirada ezberdinak jorratu nahi genituzke mahaiaren inguruan eta gizarteko ikuspegi aniztasunaz mintzatu, beti ere, naturaren zaintzan baserriak, baserritarrak eta heuren jarduerak (nekazaritza, abelzaintza eta basogintza) duen garrantzia azpimarratuz.

Helburu honekin, 4 gonbidatu dituen mahaia osatu da: Joxe Mari Aizega (Basque Culinary Centerko zuzendari orokorra), Leire Arandia (D´elikatuz interpretazio zentruko zuzendaria eta Idiazabal Gaztaren Kofradiako kidea), Iker Karrera (Ultra Trailetako mendi lasterkaria) eta Jon Arruti (abeltzaina) eta aurkezle-moderatzaile lanetan Ion Muñoa izango da.

Mahaingurua, esan bezala, ekainaren 5ean, astelehenean ospatuko da Donostiako 31 de agosto KUTXA aretoan, arratsaldeko 7tan. Mahaingurua euskaraz izango da.

ENBA eta OEB!tik gonbitea luzatzen dizugu mahainguru honetara bertaratu zaitezen eta denon arteko elkarrizketaren bitartez, elkar hartu-emana sendotuz joan gaitezen.

 

Antolatzailea:

ENBA