Euskal Sagardoa Jatorri deitura berria aurkeztu berri dute

Euskal Sagardoa Jatorri deitura berria aurkeztu berri dute

Atzo, Urtarrilak 9, Donostiako Kursaal Jauregian aurkeztu zuten Euskal Sagardoa jatorri-deituraren marka irudi berria eta bertan izan ziren bai sagar ekoizle bai sagardogileak hiru lurraldeetako agintariaz lagunduta.

Aurkeztu berrid en Jatorri deiturak Eusko Label sagardoaren bideari lekukoa hartzen dio eta Euskal Sagardoa zigilua eramango duten sagardoek bi ezaugarri nagusi izango dituzte: %100 bertako sagarrarekin eginak egongo dira eta kalitate-bermea izango dute.

Dagoeneko kupeletan daude jatorri-deiturara bideratutako sagardoak eta izendapenaren zigilua duten lehen botilak udaberrian merkatuan egotea aurreikusten da”, Unai Agirre, Jatorri deiturako koordinatzaileak aipatu zuenez. Guztira, jatorri-deiturara bideratuta 1.320.000 litro sagardo egin dira, “Euskadiko produkzioaren %12 inguru”.

Euskal Sagardoa Jatorri deitura aurkezpenarekin batera, orain arte marka pribatua zen GORENAK markaren izaera publikoa azpimarratu da eta honenbestez, euskal kontsumitzaileak jakin gainean egon baher dute, Euskadin egindako sagardo guztia bi zigilu bitartez identifikatuko dela, Euskal Sagardoa edota GORENAK. Bien arteko bereiztasunak jakin nahi izanez gero, jarraitu gurekin.

Kalitatezko bi zigilu publiko eta ofizial

Hemendik aurrera, beraz, kalitate-bermea izango duten bi zigilu publiko eta ofizial egongo dira merkatuan:

  • EUSKAL SAGARDOA jatorri-deitura: Bertako sagarra bakarrik erabiliz egindako sagardoa, eta kalitate-bermea duena. Eusko Label sagardoaren lekukoa hartuko du, azken urteetan prestatu eta azaldu bezalaxe. Kontseilu Arautzaileak kudeatuko du marka eta bertan sagargile eta sagardogile sektoreak eta administrazioek izango dute ordezkaritza.
  • GORENAK: bertan egina han-hemengo sagarrak erabiliz, eta kalitate-bermea duena. Lehen dozena inguru sagardotegik erabili zezaketena, orain publikoa izango da; hau da, baldintzak betetzen dituzten sagardogile guztiek baliatu ahal izango dute. HAZI Fundazioak kudeatuko du marka, sektorearekin elkarlanean.

Euskal Sagardoa zein Gorenak marken kalitatea bermatzeko, HAZI Fundazioak ziurtatuko du prozesua. Panel Organoleptikoa, berriz, Fraisoro Laborategian pasako dute sagardoek. Botila-lote guzti-guztiek pasa behar dituzte kalitate-kontrolak.

ENAC erakunde akreditatuaren ziurtagiri ofiziala dute HAZI Fundazioak eta Fraisoro Laborategiak.
Eusko Jaurlaritzak HAZIren bitartez, bi marka ofizial hauek ziurtatzea berme bat da: merkatu lehiakor batean kontsumitzaileari kalitatezko produktuen hautua egiterakoan, segurtasuna eskaintzeko.

Hurrengo 15 urteetan bi marka publikoen elkarbizitza egotea aurreikusten da. “Helburua da kanpoko sagarra gutxiago ekartzea eta etorkizunean sagardoa %100 bertako sagarrarekin egitea”, azpimarratu du Bittor Orozek. Horretarako, sektore zein erakundeek behar den ekoizpen maila lortzeko plangintza zehaztuko dute, “eta guztion elkarlana izango da proiektuari arrakasta emango dion faktore nagusia".

Antolatzailea:

ENBA