MAUSITXA, munduko 50 elikagai onenen artean izendatua

mausitxaElgoibarko Mausitxa baserrian Ansola sendiak ekoiztutako ketutako gazta bat munduko 50 produktu onenen artean aukeratu dute, Londonen ospatzen den Great Taste sarietan.

Mausitxa Idiazabal Jatorrizko Izendapen barruan dagoen gaztandegia da eta aurrez izaniko hainbat sariaz gain, nazioarteko aitorpenak sekulako bultzada eman dio Gipuzkoako Deba Barrena eskualdeko artzain sendiari.

+ info

 

Antolatzailea:

ENBA