2016 urtea Lekaleen Nazioarteko Urtetzat izendatu dutela etea, orain gutxi Arabako Babarrun Arrozina jendaurrean aurkeztu zuten ekoizleen partetik Garlan Kooperatibako arduradunak eta agintariek partehartutako ekitaldian. Arabako Babarrun Arrozina Eusko Labelpean onartutako azken lekalea da, Gernika, Tolosako eta Arabako Babarrun Pintaren atzetik.
Araba lurraldeko klimatologia berezia oso egokia da lekaleak landatzeko, bereziki Arabako Babarrun Arrozina dagokionez. Produktua teknikarik onenekin lantzen da, Ingurumena ahalik eta gehien errespetatuz eta oso kontrol zorrotzak jarraituz, eta bere ezaugarria kalitate handia da.
Arabako Babarrun Arrozina alea txikia da, arrautza forma du, kolorea zuri krema da, fina, azal gutxikoa, erraz prestatzen da eta oso digestiboa da, fekula gutxi duelako. Lekalea
aberatsa da proteinatan, karbono hidratotan, mineraletan eta B bitaminan.
Zaporeagatik dira ezagunak, modu tradizionalean ekoizten dira eta zorrotz hautatzen dira kolorearen eta neurriaren arabera, kontsumitzaileari oso produktu homogeneoa eskaini ahal izateko. Aletuta komertzializatu daiteke, baina inoiz ez soltean. 1 kg eta ½ kg-ko enbaseetan saltzen da, eta kontrolerako etiketa bat darama zenbakituta, Eusko Labelaren sinboloarekin, kontsumitzaileari jatorriaren eta kalitatearen ezaugarriak ziurtatzeko.
2016ko kanpainan 16 ekoizle daude inskribatuta, 41,63 ha landuta. Guztira 61.168 kg Arabako Babarrun Arrozina jaso dira, eta aurreikusten da horietatik guztietatik 45.876 kg ziurtatu ahal izango direla Arabako Babarrun Arrozina Eusko Labeldun moduan.