Eguzkilorea

Eguzkilorea

Baserriren batetara hurbiltzen zarenean, berehala ohartuko zara atea apaintzeko Eguzkilorea ipini dutela, hain zuzen ere, euskal mitologiaren arabera, gabeko liuntasunean bizi diren izpiritu gaiztoak uxatzeko erabiltzen dena.

Orain dela milaka eta milaka urte, gizonak munduan zehar zabaltzen hasi zirenean, ez zen ez eguzkirik ez ilargirik. Gizonak eta emakumeak ilunpetan bizi ziren denak, suzko zezenean, zaldi hegalarien edo herensuge erraldoien itzura hartuta lurraren erraietatik ateratzen ziren mamuek izuturik.

Gizakiek, lurrari laguntza eskatzea deliberatu zuten , etsimen hartan.
-Amalur, lur ama-erregutu zioten-, arren eskatzen dizugu, babes gaitzazu hondatu behar gaituzten arriskuetatik.
Lurra lampeturik zebilen erabat, eta ez zien jaramonik egin gizakiei; haiek, ordea, ez zuten atertzen, eskatu eta eskatu, eta azkenean gogoan hartu zuen eskatzen ziotena.
-Laguntzeko eskatzen didazue, seme alaba nireak-esan zien-, eta lagunduko dizuet. Izaki argitsu bat sortuko dut, eta ilargi deituko diozue.
Eta lurrak ilargia sortu zuen.Hasieran izu-izuturik zeuden horrekin gizakiak, eta beren haitzuloetan gordeta, hartik irteten ausartzen ez zirela, baina berehala ohitu ziren haren argitan ibiltzen.
Gizakiak bezala, jeinuak eta sorginak ere oso izutu ziren zeruan argizko gauza hura ikusten hasi zirenean, baina haiek ere ohitu egin ziren, eta berehala hasi ziren haiek ere beren leizeetatik irten eta gizakiei erasotzen.

Berriro joan zitzaizkion gizakiak lurrari erreguka.
-Amalur- esan zioten-, esker guztiak ematen dizkizugu ilargi amandrea eman diguzulako, baina zerbait indartsugoaren beharra dugu, lurpeko jeinuak ari batzaizkigu oraindik.
-Ongi da-erantzun zien lurrak, ilargiak baino ere argi gehiago duen izaki bat sortuko dut. Eguzki deituko diozue. Eguzkiak eguna egingo du, eta ilargiak gaua.
Eta lurrak eguzkia sortu zuen.Hain zen handia, hain argia eta hain beroa eguzkia, non oso geldiro ohitu behar izan baitzuten gizakiek haren argitara, baina pozgarria izan zen benetan hura, zeren haren beroari eta haren argiari esker landareak eta zuhaitzak hazten hasi baitziren. Mamuek eta sorginek ezin izan zuten, ordea, egunaren argitasunera ohitu, eta harrezkero gauez baizik ez dira ateratzen.

Berriro joan ziren gizakiak lurrarengana.
-Amalur-esan zioten-,pozik gaude eta eskerronez ama ilargia eta ama eguzkia eman diguzulako, baina beste zerbait behar dugu oraindik, zeren, nahiz eta egunez den bitartean arazorik izan ez, gaua datorrenean, mamuak beren leizeetatik ateratzen dira eta erasoka hasten baitzaizkigu.
Lurrak abegi honez entzun zituen honetan ere gizakien eskariak.
-Ongi da. Berriro lagunduko dizuet, baina hau izango da azkena. Lore bat sortuko dizuet, guztiz ederra, hain ederra ere, non gaueko mamuek ikusten dutenean Eguzkia bera dela usteko baitute, eta bakena utziko zaituzte.
Eta lurrak eguzkiaren lorea sortu zuen, eguzkilorea, gaur egunean oraindik gure etxak mamu gaiztoetatik, sorginetatik, lamietatik, gaixotasun ekarleetatik, ekaitzetatik eta tximistatik babesten dituena.

Antolatzailea:

ENBA