Auzolana

Auzolana

Auzolana, izena berak dioen bezala, bizilagunen artean, elkarrekin, egindako lana da eta oraindik ere, landa auzoetan egiten da auzokoen onerako lanak egiteko, hala nola, basoen garbiketa, bide konponketa, azpiegitura berriak, etb.

Auzolanaren helburua auzotarren doaineko lanaren bidez denontzako onuragarria den zeozer burutzea edo gauzatzea da. Herriko udaletxean edota auzotarren biltzar baten bidez auzolana, non, nola eta zeintzuk gauzatuko duten erabaki ohi da. Auzolanaren bitartez nagusiki herri bideen irekiera edota mantenua burutzen da, baita eliza, baseliza edota eraikin publikoen eraikuntza, edo auzotar batek beharra duenean laguntza gisa ere egin ohi da.

Urtero irailean auzolan orokorra egin ohi zen (eta egin ohi da), eta auzolan berezia udaberri aldera izan ohi da. Auzo bakoitzeko biltzar bakoitzak auzotar bakoitzari auzolana zein egun, leku eta ordutan egingo den jakinarazten dio. Edozein arrazoiengatik ezin joana duen auzoatarrak bere ordezkoa bidali beharra du.

Antolatzailea:

ENBA