Maiorazgoa

Maiorazgoa

Euskal baserriak txikiak eta ahulak dira azalera eskaxekoak baitira eta honenbestez, baserria bere osotasunean mantentzea orain arte eta gaur egun nekazal eta arduradun publikoen lehentasuna izan da, osotasunean mantentzea etorkizunerako bermerik haundiena dela aitortuz.

Kezka nagusia baserriaren ondorengoa eta transmisioa planifikatzean azaleratzen da eta maiorazgoa da ondorioz, baserriko sendiek hautatzen duten bidea oinordeko bakarra aukeratuz (gehienetan seme zaharrena) baserriaren osotasunari eusteko, berari transmitituz bai eraikina bai lurrak.

Idatzizko adostasunean, jabe berriak izango ziren semeak eta bere emazteak, ordainetan, gurasoak errespetuz zaintzea hitzartzen zuten, jasotako ondasunen erdia usufruktuan utzi eta behar izanez gero, hileta elizkizun txukuna ordaintzea. Gainuntzeko anai-arraberi diruren bat, kutxa eta jantzitako ohe bana emango zien.  

Antolatzailea:

ENBA