Gizon batek botila baten etiketa irakurtzen du

Aklaratzen al zara elikagaien etiketetako datarekin? Gu, ez.

Ez gara batere harritzen esaten dutenean, Europan urtero 100 milioi tona elikagai galtzen direla alferrik, eta etxean zakarretara botatako jakien herenak zerikusia dutela elikagaien etiketekin. Ez dago aklaratuko den ama-semerik, etiketetan ipintzen duen iraungitze-data edota lehentasunezko kontsumo-dataren artean zer nolako ezberdintasuna dagoen.

arrautzak

Arrautzen "etiketa" ezagutu nahi?

Ba al dakizu arrautzaren "matrikula" interpretatzen? Ba al dakizu datu hauen bitartez arrautzaren jatorria edota ekoizpena mota ezagutu dezakezula?

Ikas ezazu etxera daramazun arrautza bakoitzak inprimatuta duen matrikularen xehetasunak eta hauek eskeintzen duten informazio guztia eskuratzen.

Bizi Baratzea

Bizi Baratzea, autokontsumoa sustatzeko webgunea

Jakoba Errekondo, nekazal ingeniaria, paisailaria eta hedatzaileak, bere webgunetik norberaren kontsumorako baratzagintzako hastapenak eta lanerako aholkuak jasotzen duen informazio zabala ematen dizu.  Webgunea oso aberatsa da modu jasangarrian baratzagintzan jardun nahi duenarentzat eta bertan, tematika anitza garatzen du hasi autokontsumorako baratzetatik eta lorazaintza, balkoiak, etb jarraituz.

EROSKI "itsusi"ekin

EROSKI "itsusi"ekin

EROSKIk janari hondamenaren aurkako sentsibilizazio kanpaina soziala aurkeztu berri du; hala, kontsumo arduratsua sustatuko du. Azaroan hasita, EROSKIk fruitu eta barazki "itsusiak" salduko ditu, hau da, itxura estandar ezarrietatik kanpoko aleak baina zapore eta nutrizio aldetik kalitate berekoak. Mezu hori azpimarratzeko, EROSKIk "itsusi" hitza ezabatu egingo du, eta leloan, desberdinak izanagatik txarragoak ez direla nabarmenduko du.

Eusko Labela

Eusko Labela duten produktuak

Hemen duzu Kalitatezko K zigilua duten produktuen zerrenda osoa eta bertan ikus ditzakezu, zigilua lortzeko produktu bakoitzak bete beharreko baldintzak. Sar zaitez produktu bakoitzeko xehetasunak ezagutzera.

Esnea

Ezagutu itzazu, freskuraren arabera, merkatuan dauden esne mota ezberdinak

Esnea erostera goazen gehienok ez dugu oso ondo jakiten esne mota ezberdinak merkaturatzen direla, esnea beraren eraldaketan jasotako tratamendu arabera, hau da, jetzi berri den esneak zer nolako beroa eta zenbateko denboran aplikatzen zaion dago kakoa. Zenbat eta tenperatuta altuagoa eta zenbat eta denbora gehiagoz, esneak freskura galtzen du.

Fruta eta barazkien kontsumoa

Fruta eta barazkien kontsumoa

Azken urteotan elikagaien kontsumo ohiturak asko aldatu ditugu eta joera hau fruta eta barazkien kontsumora ere heldu da.  Jendeak, Felipe Medina adituak dioen arabera,  produktu osasuntsuagoak nahi ditu, kalitate haundiagokoak eta joera hau, oso nabarmen hantzematen da, kontsumoa bultzatzen duten haur txikiak dituzten bikote gazteengan.

Antolatzailea:

ENBA