• BBK Azoka

    BBK Azoka online salmentako kanala da, eta Bizkaiko nekazariei eta abeltzainei zuzenean,bitartekorik gabe, kalitaterik handieneko produktuak erostea ahalbidetzen dio kontsumitzaileari. + INFO - BBK Azoka

  • Alubia de Tolosa

    Tolosako Babarrunaren ekoizleen elkartearen denda digitala honetan hain goxoa den babarruna eros dezakezu, beren ezaugarriak izagutu eta errezetak praktikan jar ditzazkezu.   + info Tolosako Babarrunaren denda digitala

  • Carne vasca

    Denda digital hau behi, baserriko oilasko, arkume eta aire librean hazitako txerriak haziten dituzten abeltzainen elkarlanaren emaitza da. Bertan produktu fresko nahiz eraldatua eros dezakezu modu eta era anitzean aurkeztuta, egungo bizimoduaren beharretara egokituta eta nola ez, zuzenean, etxera eramanaz.   + info Carne vasca: denda on-line

  • Errigorra

    Errigora auzolanean oinarritutako herri ekimena da eta hiru helburu ditu: gertuko produktuak sustatzea eta honenbestez, nagusiki, Nafarroako erreiberako produktuak Euskal Herrian banatzen dira, bigarrenik, Euskara sustatu nahi da eta honebestez, dirusarreren %25ekoa euskarak arazoak dituen zonaldeetako ikastoletara bideratzen dira eta azkenik, hirugarrenik, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko elkarlana sustatu nahi da, bitartekari lanetan jarduten direnak bolondresak direlarik. Ekimen honen bitartez, Azaroan nagusiki oinarritzen dena, 50 eurotako produktu loteak banatzen dira.   + info ERRIGORAren webgunea  

Non erosi

Geure produktuak erosi ditzakegun lekuren bat ezagutzera eman nahi?

Bidali iezaguzu bertako elikagaien aldeko konpromezuagatik zure gustokoa den denda edo webgune baten berri. Egin klik Non erosi botoian eta bete formularioa.

 

ruta

Antolatzailea:

ENBA

Babeslea:

Kutxa

Laguntzaileak:

Gora joan