Albisteak

Beasaingo Mikel Etxeberria Okariz biologoak idatzitako "UDARA BAT ARDIEKIN, SENARI JARRAIKA" izenburuko artikuluak irabazi du CAF-ELHUYAReko NEIKER-Tecnalia saria.

Saria jasotzerakoan "Lehen artzainek ardiak Euskal Herrira ekarri zituztenetik, milaka urte pasatu dituzte ingurura moldatzen. Hobekien moldatutako ardiek ondorengo gehiago utzi dituzte, eta, beraz, gaur egun ditugun ardiek ezin hobeki ezagutzen dute bizi diren ingurua. Beste era batera esateko, sena moldatu dute Euskal Herrian ahalik eta ondoen bizirauteko. Senari esker, euria egiten duenean zelaian jarraitzen badute ere, txingorra datorrenean, berehala jartzen dira babesean, dela ukuiluan, dela harkaitz baten azpian. Baina jateko ere senari jarraitzen al diote? Zein habitat aukeratzen dute? Edo aukeratu beharrean parean egokitutakoa jaten al dute?" adierazi zuen, egun Madrilen Ekologian Masterra ikasten ari den biologoak.

 

 Iturria: Zientzia.eus

0
0
0
s2smodern

 

Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bateginik, “NATURA, BASERRIA eta HIRIA, elkarren arteko begiradak” izeneko mahaingurua antolatu du ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenak, hain zuzen ere, baserria eta hiria gerturatzeko ENBA nekazal sindikatuak sustaturiko ekimenak.

Euskal gizartean ingurumen eta naturarengana hurbiltzean baserriak eta hiriak duten jokabidea eta begirada ezberdinak jorratu nahi genituzke mahaiaren inguruan eta gizarteko ikuspegi aniztasunaz mintzatu, beti ere, naturaren zaintzan baserriak, baserritarrak eta heuren jarduerak (nekazaritza, abelzaintza eta basogintza) duen garrantzia azpimarratuz.

Helburu honekin, 4 gonbidatu dituen mahaia osatu da: Joxe Mari Aizega (Basque Culinary Centerko zuzendari orokorra), Leire Arandia (D´elikatuz interpretazio zentruko zuzendaria eta Idiazabal Gaztaren Kofradiako kidea), Iker Karrera (Ultra Trailetako mendi lasterkaria) eta Jon Arruti (abeltzaina) eta aurkezle-moderatzaile lanetan Ion Muñoa izango da.

Mahaingurua, esan bezala, ekainaren 5ean, astelehenean ospatuko da Donostiako 31 de agosto KUTXA aretoan, arratsaldeko 7tan. Mahaingurua euskaraz izango da.

ENBA eta OEB!tik gonbitea luzatzen dizugu mahainguru honetara bertaratu zaitezen eta denon arteko elkarrizketaren bitartez, elkar hartu-emana sendotuz joan gaitezen.

 

0
0
0
s2smodern

Azken hamarkadetan gure txakolingilek egindako lan onaren fruituak bereganatu nahiean ibili da haibat jende, hemendik kanpokoak gehienak eta jendea nahastutzeko asmoz, txakolina izenarekin heuren ardoa merkaturatzen ibili dira.

Orain, Europako Batasunako Jabetza Intelektualaren bulegoak ebatzi berri du, TXAKOLINA hitza soilik Euskadiko hiru jatorrizko izendapenetan daudenak erabil dezaketela, hau da, Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Arabako Txakolinakoak.

Beraz, ez gaitzatela nahastu!

 

0
0
0
s2smodern

Euskaldunontzat Errezil sagarra oso maitatua eta estimatua da. Hori dela eta, orain aste batzu aurkeztu zuten Errezilen Ibarbia-sagarra Errezilen liburuaren berri eman nahi dizugu, Errezil Sagarra elkarteak sustatua eta Iñaki Iurrebaso iidazleak idatzia aurrez herriko 30 baserritarrei egindako inkestetan jasotako datuekin.

Iñaki Iurrebaso idazlearren esanetan Errzolgo herrian 130 sagasti kontatu zituzten 2015ean eta 11.445 sagarrondo zeuden. Horien artean 50 mota baino gehiago izan arren, guztien %56,4a zen Ibarbia sagarra ematen zuen zuhaitza. Errezilgo herriak duen sagar kulturaz jabetzeko datu bakarrarekin nahiko da, hain zuzen ere, biztanleko 10,7 sagarrondo daudela jakiteak.

- INFO

- IBARBIA SAGARRA ERREZILEN liburua

- Errezilgo sagarraren ezaugarrien Fitxa (Slow Food / Gazteleraz)

0
0
0
s2smodern

Twitter

Agenda

21 urr 2017;
09:00AM - 11:00PM
Tolosa. Baserritarren azoka
25 urr 2017;
09:00AM - 11:00PM
Ordizia. Asteroko azoka
25 urr 2017;
09:00AM - 11:00PM
Hondarribia. Asteroko azoka

 

ruta

Antolatzailea:

ENBA

Babeslea:

Kutxa

Laguntzaileak:

Gora joan